Herri galdeketa

Independentistak sareak agerraldi jendetsua deitu du eguenerako

Maider Arregi 2016ko mai. 31a, 09:57

Euskal Estatuari Bai esateko lelopean, Independentistak sareak ekainaren 2an, eguena, agerraldi jendetsua deitu du. 20:00etan Zurrategin izango da ekitaldia eta mosaikoa irudikatuko dute.

"Antzuolarrei bertan parte hartzeko deia egiten diegu, Euskal Estatuari Bai esateko hamaika arrazoi dauzkagulako:

Euskal Estatuari bai esateko hamaika arrazoi:

1.) Euskal Herria munduan aitortua izateko eta bere biziraupena bermatzeko ezinbestekoa

delako. Geure buruaren jabe izateko aukera bakarra delako.

2.) Euskal demokrazia parte-hartzailea, zuzena, hurbila eta herritarra nahi dugulako, euskal

herriaren eskakizunak, nahiak eta beharrak barne hartzen dituena.

3.) Hobeto bizi nahi dugulako. Geure etorkizun ekonomiko eta soziala eraikitzeko burujabetza

osoa behar dugulako.

4.) Justizia sozialean, berdintasunean eta eskubide sozialetan oinarritutako jendarte solidarioa

eraiki nahi dugulako: lanpostu, etxebizitza eta bizimodu duinerako eskubide erreala;

zerbitzu publiko sendoak eta unibertsalak; babes sozialerako sistema indartsua; pentsio

duinak; aberastasunaren banaketa justua; … Hau da, pobrerik gabeko Euskal Herria nahi

dugulako.

5.) Herritar eleaniztunez osatutako Euskal herri Euskalduna nahi dugulako. Herritar guztiei

inolako menpekotasunik gabe euskaraz bizitzeko aukera eskaini behar zaielako. Munduaren

aurrean euskaldun gisa agertu nahi dugulako eta euskal kulturak munduan bere tokia izan

behar duelako.

6.) Geure hezkuntza sistema, Euskal Herriaren beharren arabera, askatasun osoz garatu nahi

dugulako, oinarrizko hezkuntzatik goren mailako ikerketa esparruetaraino.

7.) Gazteriari eta ondorengo belaunaldiei Euskal Herrian bertan zoriontsu bizitzeko etorkizun

bat eskaini nahi diegulako.

8.) Egungo eredu patriarkalaren injustizia gainditu eta emakume ta gizonen arteko benetako

parekidetasuna nahi dugulako.

9.) Ustelkeria, genero indarkeria, diskriminazioa, eskluzio soziala, arrazakeria, eta abar luzea

behin betirako desagertu eta jendarte berri bat eraiki nahi dugulako.

10.) Dibertsitatean oinarrituta, bakoitzaren jatorri eta sentimendu identitarioen gainetik

eta familia politiko zehatzetatik harago, guztiontzako eta guztion artean, etorkizuneko

proiektu erakargarria eta ilusioz betea gauzatu nahi dugulako.

11.) Herritar libre eta zoriontsuen herri librea nahi dugulako", arrazoitu du Independentistak sareak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak