Laia Bedos: "Sormenak zoriontasuna eta bizitzeko gogoa ematen digu"

Maider Arregi 2016ko mai. 27a, 08:00

Laia Bedos –Arte Ederretan lizentziaduna– kataluniarrak gidatuko du bihar, zapatua (09:00-14:00) Olaranen egingo den sormenaren gaineko tailerra. Besteak beste, lan munduan sormenak dauzkan onurez jardungo du. Izan ere, ikerketek diote, sormenak, %10ean hazten duela enpresaren produkzioa.

Zer da sormena?
Autonomia, autoestimua, arriskua, konfiantza, pasioa eta esfortzua. Guztiek dute lotura sormenaz. Sormena gainera hezkuntzarekin, hazte pertsonalarekin eta hobekuntza sozialarekin eta kulturalarekin lotu daiteke.


Egungo bizitza erritmoaren ondorioz sormena gutxitu da?
Inoiz baino gehiago, sormena oso garrantzitsua eta beharrezkoa da gure gizartean. Zaila da denborarik ez duzunean sortzailea izatea. Baina, geroz eta gehiago dira sormenak bizitza hobetzen duela ohartu direnak. Sormenak zoriontasuna eta bizitzeko gogoa ematen digu.


Zein da tailerraren helburua?
Parte hartzaileen jarrera sortzailea esnatu gura dut. Eta errekurtsoak eta dinamika sortzaileak erakutsi nahi dizkiet taldean lan egiteko. Tailerrera datozenak, jarrera irekiaz eta gauza berriak ikasteko prest etorri beharko dira. Egun baina, bizitzako esparru ezberdinetarako baliagarriak diren askotariko tailerrak ematen ari naiz. Gauzak beste era batera egitearen beharrean sinisten dut: errazago eta ongizatea bermatzeko asmoz. Adibidez, eskolako irakasleendako, gurasoendako, enpresa arloko langileendako... tailerrak egiten ditut.


Eta Antzuolako biharko tailerrean nor etorriko da?
Elkarhezitzen eta Debagoieneko bestelako gizarte erakundeetako ordezkariak etorriko dira sormena lantzera. Informazio guztia hementxe: www.beeosbonaterra.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak