"Nahiko ondo, irabazten hasi dut partidua; baina gero eskua ondo ez nuen sartzen eta beldurrarekin jarraitu dut. Hasieran oso ondo, baina gero beldurrez. Gorka gerturatzen zen baina ezin.. Nik ere ez nuen sakean asmatzen... Baina akats tontoak egin ditu Gorkak eta niri bizia eman dit eta txapelarekin etxera. Lagunak, familia, egun handia da hau! Kristoren poza daukat eta txapela etxekoendako; eurek sufritzen dutelako gehien. Txapela hona, Labritera, etorri direnendako ere bada".
Partidu borrokatua
Mendizabalek ez dio oparirik egin Gorkari eta partidu oso borrokatuaren ondorioz merezitako garaipena eskuratu du.
Hasieratik hiru-lau tanto aurretik joan da Mendizabal. Dotore eutsi dio antzuolarrak Ezkaraikoari. Tanto politak izan dira protagonista. Partidu perfektua, hobeto jokatu ezin dena egiten hasi da, eta bere onenean dagoela erakutsi du.
Gorka, 3 tantotatik ezin pasa geratu da hasierako zatian eta 3-9ra ere iritsi da Labriteko markagailua. Errioxarra ondo aritu den arren, gipuzkoarrak partidu latza egin du. 6-10 markagailuan, eta errioxarrak erremontatu egin du. Eta 7-12 Mendizabalen alde zegoela markagailua atsedenaldia egin dute.
33 minutura 152 pilotakada bizi, bote gutxikoak, izan dira nagusi Labriten, eta markagailuan 8 eta 12.
Opari ederrak
Mendizabalendako, partiduko momentu garrantzitsuenetan, opari ederrak egin dizkio Gorkak. 12-15 markagailuan; tanto guztiak garrantzitsuak izan dira eta Gorkak akatsak ondo ordaindu ditu.
14-16 markagailuan, 213 pilotakada jaso dira Labriten. Eta 14-18 markagailuan, atsedena etorri da bi pilotariendako. Atsedenalditik Antzuolako zurrunbiloa indartsu atera da eta ederto errematatu du partidua 14-22.
Datorren urtean, Mendizabal, hoberenekin lehiatuko da, zorionak!