Festa eta aldarrikapena San Isidro egunean

Maider Arregi 2016ko mai. 21a, 15:27

Eguraldi aparta lagun, jende ugari gerturatu da Antzuolako San Isidro azokara. Herriko baserritarren ganadu erakusketa, gazta edo barazkiak izan dira protagonista. Baina baita ere artisauen lanak ere.

"Aurten San Isidro eguna indartzearen aldeko apustua egin dugu eta gustura gaude izan duen erantzunarekin", azaldu du Jone Larrañaga kultura teknikariak.

Kukumarro lehiaketako sariak ere banatu dituzte. Bost lan aurkeztu dira aurten. "Lan sarituak izan dira: Erain Debagoienak irudikatutako kukumarroa; gaztetxo talde batek egindako 'AntzuOntza' kukumarroa eta erretiratuek  siriako egoera salatzeko egin dutena izan dira", azaldu du.

Eguerdiko ordubatetan Erain Debagoienako kantua aurkeztu dute. Aurkezpena talo postuaren aurrean egin dute musikariek giroa berotuz.

Arratsaldean gehiago

16:00 Goitibehera lasterketa Iralatik Ibarrera.

18:30-20:30 Erakusketa: Jaietako zapiaren lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa. Herritarrek gustukoena boto bidez hautatzeko aukera izango dute.

19:00 Goitibehera erakustaldia Antiguatik Plazaranzko bidean. Sari banaketa Herriko plazan.

19:30-21:00 Trikiteens taldearekin erromeria Zurrategin.

22:30-1:30 Trikiteens taldearekin erromeria Zurrategin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak