Bizikidetzaren garrantzia azpimarratuz

Maider Arregi 2016ko mai. 20a, 08:00


Elkarbizitza proiektua sustatzeko murala margotu zuten iaz eskolakoa patioko horman. Mural hori margotzen aritu zireneko argazkiak jarri dituzte orain ikusgai maiatzaren 25era arte.

"124 argazki inguru daude; pena da parte hartu zuten pertsona guztiak ez direlako agertzen, baina, esker mila guztiei! 0 urtetik 78 urte bitarteko, 60 pertsonatik gora ibili ginen hiru egunean zehar buru belarri herrian". azaldu du ekimenaren bultzatzaile Maite Telleriak.


Esker ona
Iaz, gaztetxoen laguntzarekin egin zuten murala eskolako patioan eta Telleriak oroitzapen onak ditu. "Herritarrek eskolari egin zioten ekarpena eskertzeko asmoz jarri dugu argazki erakusketa ikusgai. Eta pasatu genituen momentu onak gogoratzeko, osatu dugu erakusketa hau eskolako umeen laguntzaz. Herriko eskolako patioa orain, askoz politagoa dago!", kontatu du Maite Telleria dinamizatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak