Joseba Permachek Euskal Herriaren bestelako begirada ekonomikoaz eta sozialaz jardungo du

Maider Arregi 2016ko maiatzaren 19a

Joseba Permach. Argazkia: info7

Independentzia vs langabezia eta prekarietatea hitzaldia antolatu du Antzuolako Sortuk maiatzaren 25erako. Olaranen, 19:00etan egingo da solasaldia Joseba Permachen gidaritzapean.

Sorturen hirugarren sozio-ekonomia aldizkaria aurkeztuko du Joseba Permachek. "Euskal Herriaren bestelako begirada ekonomiko eta sozialean oinarrituta, nola Espainiara lotuta jarraitzeak langabezia eta prekarietatera kondenatzen gaituen azalduko du, besteak beste", diote Sortutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak