Hala, biak aurrelariak, eta biak pilotari langileak. Inork ez die ezer oparitu txapelketako azken txanpara iristeko bidean. Kontrario gazteagoen kontra neurtu behar izan dituzte indarrak, baina hain zuzen, lasaitasunez jokatzearen saria jaso dute bai Estebanek eta baita Mendizabal III.ak ere. Mendizabalek, hain zuzen, Bergarako pilotalekuan lortu zuen finalerako txartela, joan den domekan Iker Taintari 11-22 irabazi ostean.