'Kapulana bat zintzilik', bertsoa eta elkartasuna eskutik asteburuan

Maider Arregi 2016ko apirilaren 28a

Asteburuan Mundukideren 15. urteurrena Antzuolan ospatuko dute. Euskal Herrian barrena ibili den erakusketa ikusgai izango da bihar eta etzi, Olaranen (18:30-20:30). Miren Amurizak bertso eta ipuinekin jantziko ditu, gainera.


'Kapulana bat zintzilik'
Lanku eta Mundukidek elkarlanean antolatutako Kapulana bat zintzilik bertsoa eta ipuinen emanaldia  domekan, maiatzak 1, izango da Olaranen, 19:00etan. Miren Amurizak Mozanbiken bizitakoa eta ikusitakoa kontatuko du domekako emanaldian. Afrikako, nekazaritza, kooperazioa... kapulana oihalean batuko ditu Amurizak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak