2016/05/11 19:00
Hizlaria: Alex Lopez, Goienerreko boluntario lantaldeko kidea. Goiener irabazi asmorik gabeko energia kontsumoko kooperatiba bat da. Energiaren merkaturatzearen zatirik handiena enpresa handi batzuen esku dago orain, eta horiek beraien interes ekonomikoei begiratzen diete. Goienerrek, enpresa handiek egiten duten merkaturatze lan hori egiten du bere bazkide guztientzat, gardentasun osoz eta merkatuan erosten duen energia guztia berriztagarria dela ziurtatuz. Hitzaldian helburuen eta funtzionamenduaren inguruko azalpen zehatzak emango dira. 19:00etan, Olaranen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.