Guggenheim museora bisita gidatua antolatu du Landatxopek

Maider Arregi 2016ko apirilaren 25a

Bilboko Guggenheim museora irteera egingo dute Landatxopeko erretiratuek ekainaren 1ean. Baina, irteera horretara joan ahal izateko, aurrez, antolatu dituzten hitzaldietara joan behar dute interesa dutenek:

Museoa gertutik ezagutzeko hitzaldiak eta tailerrak maiatzaren 18an, 24an eta 26an izango dira Olaranen, 18:00etan. Izena eman gura dutenek gaur apirilak 25 eta 26an eman beharko dute 16:00etatik 18:00etara. Bazkideek doan izango dute; bestela 10 euroko prezioa du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak