Txapelketaren aurretik, baina, 14:30ean bazkaria egingo da Olalden. Ondoren jokatuko da kanporaketa zortzi hamarrekodun eta hiru hustelera. Prezioa 30 euro. Finala, Aretxabaletan jokatuko da Pagaldaixen, maiatzaren 21ean. Bertan, kanporaketetan sailkatu diren bailarako 16 bikote ariko dira lehian.
Sariak
1- Txapelak, batutakoaren %30a eta bi botila ardo
2- Batutakoaren %20a eta bi botila ardo
3- Urdaiazpikoa eta bi botila ardo
4- Bi txuleta eta bi botila ardo