Familian hezkuntza emozionala lantzeko ikastaro "arrakastatsua" berriro eskainiko dute

Maider Arregi 2016ko apirilaren 19a

Aurreko urteetan hezkuntza emozionala familian lantzeko ikastaroak izandako arrera aparta ikusita; berriro egingo da ikastaroa maiatzaren 3an, 10ean eta 17an (18:00etatik 19:30era). Izena emateko epea apirilaren 29ra arte dago zabalik udaletxean edo gizarte zerbitzuetako bulegoan.

Helburua:

- Haurraren burmuina ezagutuz hezkuntza emozionala.

- Emozioak erregulatzeko trebetasunak garatzea

- Haurren eta hezitzaileen autoestimua orekatzea.


Landuko dena:

- Haurraren burmuina eta garapen emozionala

- Erregulazio emozionala

- Autonomia emozionala; Autoestimua,  automotibazioa eta erantzukizuna.

- Haurren autoestimua ezagutzen

- Hezitzaileen profila adimen emozionalean

 

Ikastaroa maiatzaren 3an, 10ean eta 17an (18:00etatik 19:30era). Izena emateko epea apirilaren 29ra arte dago zabalik udaletxean edo gizarte zerbitzuetako bulegoan. Ludoteka zerbitzua izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak