Udalekuetan parte hartzeko edo begirale izateko izena eman daiteke

Maider Arregi 2016ko api. 19a, 10:21

Uztailaren 1ean hasiko dira aurtengo udalekuak. Eta uztailaren 4an, gainera, Aiherrako gaztetxoak etorriko dira. Hala, udalekuetan parte hartu gura duten umeendako izena ematea zabalik dago. Baita begirale izateko ere. Eta noski, Aiherrako umeak etxean jasotzea gura duten herritarrek ere izena eman dezakete udaletxeko bulegoan.


5 urteko gelatik 6. mailara arteko umeendako

  • Udalekuen iraupena: uztailaren 1etik 14ra.
  • Ordutegia: 9:30-13:00
  • Izena emateko azken eguna: apirilaren 29a, ostirala
  • Informazio gehiago hemen.


Begirale izateko

  • Udalekuen iraupena: uztailaren 1etik 18ra.
  • Lan Ordutegia: 8:30-13:30
  • Izena emateko azken eguna: apirilaren 29a, ostirala. Informazio gehiago eta Izena emateko, hemen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak