Iaz, Iñigo Elosegi bizkaitarrak irabazi zuen lasterketa, helmugatik 300 metrora erasoa jo eta bigarrenari hamaika segundo aterata. Debagoiendar onena, berriz, Julen Umerez Oñatiarra izan zen, eta hamabigarren postuan iritsi zen helmugara. Debagoiendar askok hartuko dute parte lasterketan, baina faboritoa Mikel Arregi antzuolarra izan daitekeela adierazi du Jon Unamunok, Lokatza taldeko lehendakariak.
Mikel Arregiren esperantzaz
Jon Unamunok adierazi duenez: "Mikel Arregi antzuolarraren bigarren urtea da jubeniletan eta oso ondo ari da Ulma taldean. Seguru, etxean garaipena lortzea izango duela helburu".