Aurtengo programa potentziatu egin nahi dute Landatxope elkartekoek, eta hainbat kontu adierazi zitzaien bertan batutakoei, esaterako: Antzuolako Udalak bolatokia jarriko du Torresoroa atzeko zelaian, eta bertan dokea eta igelaren jokoa izango dituzte. Bestalde, maiatzean, hiru hitzaldi izango dituzte Bilboko Guggenheim museoaren gainean, eta elkarteko bazkideek doako bisita gidatu bat izango dute…