Antzuolako jaien ezaugarriak islatu beharko ditu zapiak, eta derrigorrez eraman beharko du idatzita testu hau: Antzuolako jaiak. Aurkeztu beharko den irudiak, gehienez, triangelu formako tamaina hau izan beharko du: 70X70X100. Diseinuak edo irudiak bi kolore izango ditu, koloretzat hartzen da zuria, eta lanak originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dira.
Aurkezteko modua
Nahi duen orok aurkez dezake lehiaketara berak egindako lana, bakoitzak, gehienez, hiru lan aurkeztu ahal izango ditu. DINA4 neurriko bi gutun-azaletan aurkeztu beharko dira; batean lana joango da, bestean, berriz, parte-hartzailearen datuak jarriko dira: izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia. Gutun-azal biei izenburu bera jarriko zaie eta lan bakoitzeko bina gutun-azal aurkeztu beharko dira.
Maiatzaren 16ra bitartean aurkeztu ahal izango dira lanak, udaletxeko idazkaritzan.
Epaimahaia
Jai batzordeak eta hark izendatutako pertsona adituek osatuko dute epaimahaia. Horiek lan onenak aukeratuko dituzte eta gero Olaranen egingo den erakusketan herritarrek boto bidez aukeratuko dute onena. Erakusketa hori ikusgai izango da maiatzaren 21ean eta 22an eta bertaratzen direnek lan onenari botoa emateko aukera izango dute.
Saria
Sari banaketa ekitaldia Antzuolako jaietan egingo da eta irabazleak 400 euro jasoko ditu.