PSE-EE taldeak errefuxiatuen bidalketa masiboen aurkako mozioa aurkeztuko du

Maider Arregi 2016ko mar. 18a, 11:12

Antzuolako PSE-EE taldeak, Siriako errefuxiatuak Turkiara kanporatzeko aurre-akordioaren aurka azaltzeko eskatu dio Udal Gobernuari. Sozialistek, mozioa apirileko osoko bilkurara eramango dute onartu dadin eta siriarrek asilo politikoa eskuratzeko urratsak eman daitezen.

Miren Gallastegi sozialista bozeramaileak adierazi du Europar Batasunari eta berau osatzen duten 28 estatuei, siriarren egoera larriari erantzun azkar bat ematea dela ekimen honen helburua. Nazioarteko asilo politikorako eskubidea bortxatzen duen edozein akordio edo neurri bertan behera uzteko eskatzen du mozioak.

Ekimen hau apirileko osoko bilkuran eztabaidatu eta bozkatu dute Udal taldeek. "Manifestu honekin, Europa osoko giza erakundeek, sindikatuek eta alderdi politikoek bat egin dute. Hala, Antzuolako osoko bilkuran onartuz geroz, Antzuolako Udalak siriarrek asilo politikoa eskuratzeko ahaleginean urrats bat gehiago ematea ahalbideratuko du", dio prentsa oharrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak