Hauek Landatxopeko ordezkariak: briskan, Carmen Egaña eta Sabina Agirre; punttuan, Mari Kontxi Mendizabal eta Miguel Jauregi; tutean, Miguel Montori eta Jose Mari Lezeta eta musean, Jon Lizundia eta Gerardo Muñoz. Irabaziz gero, Gipuzkoako txapelketa irabazteko beste urrats bat eman dezakete.
Loteria eta Bilbora irteera
Gaur, astelehena da azken eguna Gabonetako Loteria kobratzeko. 17:00etatik 18:00rak bitartean Landatxopeko bulegoan kobratu ahalko dute saritutako txartela interesa dutenek. Bestalde esan, Bilboko irteerara joateko lekua dagoela autobusean. Irteera eguaztenean izango da. Joatea gura dutenek Landatxope elkarteko zuzendaritzarekin jarri beharko dira harremanetan.