"Politena Zurrategiko kioskoan zegoen giroa eta jendeak zuen ilusioa ikustea izan zen. Sekulako gogoa zuten kriseiluak botatzeko eta sinadura emateko. Aurrez prestatutako "gidoia" atzekoz aurrera egin genuen. Bideo txiki bat erakutsi genuen, ekimenaren gaineko azalpen laburtxo batzuk eman eta sinadurak batu genituen gero. 40 minutu eskasean, 125 lortu genituen; dagoeneko %6a lortu dugu, beraz. Gure erronka, 400 bat lortzea da. Ez da erraza izango baino ahaleginak egingo ditugu. Gure Eskuren giza-katerako lortu genituen beste atxikimendu lortzeko lana egingo dugu", dio Ugarteburuk.
Gaurko Olatu Morean ere bai
17:30ean Herriko Plazatik abiatuko den lasterketa herrikoian ere herri-galdeketa babesteko sinadurak batzen izango direla azaldu dute. Horrez gainera, oraindik tokia eta eguna zehazteke badute ere, datozen asteetan kalera aterako dira sinadura gehiago batzera.