Mugimendu feministaren gaineko hitzaldia egingo dute hilaren 15ean

Maider Arregi 2016ko martxoaren 10a

Euskal feminismotik, XXI. mendean ditugun erronkak izeneko hitzaldia antolatu du Antzuolako Sortuk. Bilgune Feministako kide bat izango da solasaldian. Martxoaren 15ean, martitzena, 18:45ean Olaranen izango da.

"Egun gizartean ditugun ereduetatik harago, beharrezkoa ikusten dugu mugimendu feministaren ekarpena ezagutzea eta bultzatzea", azaldu dute. Hainbat gai landuko dira: "Burujabetza feminista; mugimendu feministaren egoera; abiapuntua; XXI. mendeko jokalekuaren analisia; kapitalismoaren birsortzea, patriarkatua, krisia; segurtasuna; bakea, txarrantxa hesiak... besteak beste izango dira hizpide mahai gainean". Estrategia eta erronkez ere jardungo dute martxoaren 15ean martitzena, Olaran etxean arratsaldeko 18:45ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak