Olatu Morea
Lehenengoz, Antzuolako Udalak uholde eta lasterketa morea antolatu ditu. “Martxoaren 12an egingo dugu Olatu Morea. Globo moreak banatu eta bakoitzak bere mezua idatziko du. Ondoren, lau kilometroko lasterketa egingo da globoa eskutan (nahi duenak oinez)”, azaldu du Kirol zinegotzi Garazi Larreak. Parte-hartzaileak 17:00etan elkartuko dira plazan. Amaieran, aldarrikapena irakurri eta globoak askatuko dituzte. Izena martxoaren 9ra arte eman daiteke udaletxean.
Hitzaldia eta zinea
Martxoaren 15ean, Antzuolako Sortuk antolatua, Euskal feminismotik, XXI. mendean ditugun erronkak hitzaldia izango da 18:45ean, Olaranen. Eta martxoaren 11n, Neska banda filma Torresoroan, 20:00etan.