Martxoak 8: aldarrikapena eta festa, Olatu Morearekin

Iazko elkarretaratzea.

Emakumearen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko makina bat ekintza antolatu dituzte herrian. Hala, martxoaren 7an, Auzoko ekimenaren eskutik, emakumeekin saio berezia egingo dute Olalde elkartean, 10:30ean. Martxoaren 8an, elkarretaratzea egingo da plazan, 19:00etan. Aurtengo kartela ere gazte txokokoek egindakoa da. Ondoren, Sex o no sex antzezlana Virginia Imazekin Torresoroan.

Olatu Morea
Lehenengoz, Antzuolako Udalak uholde eta lasterketa morea antolatu ditu. “Martxoaren 12an egingo dugu Olatu Morea. Globo moreak banatu eta bakoitzak bere mezua idatziko du. Ondoren, lau kilometroko lasterketa egingo da globoa eskutan (nahi duenak oinez)”, azaldu du Kirol zinegotzi Garazi Larreak. Parte-hartzaileak 17:00etan elkartuko dira plazan. Amaieran, aldarrikapena irakurri eta globoak askatuko dituzte. Izena martxoaren 9ra arte eman daiteke udaletxean.
Hitzaldia eta zinea
Martxoaren 15ean, Antzuolako Sortuk antolatua, Euskal feminismotik, XXI. mendean ditugun erronkak hitzaldia  18:45ean, Olaranen. Eta martxoaren 11n, Neska banda filma Torresoroan, 20:00etan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.