Taldeko lau kideak 27 eta 38 urte arteko gizonak dira, eta tabakoa, herremintak eta bi auto ere konfiskatu ditu Ertzaintzak. Azken hilabeteetan izandako lapurreta batzuekin erlazioa bilatzen ari dira orain ertzainak.
Hilabetez ustezko lapurren jarduera jarraitzen aritu da Bizkaiko inbestigazio kriminalen zerbitzua. Atxilotutako lau lagunak Bilbon eta Bermeon bizi ziren, eta inbestigatzaileen arabera estankoen eta beste denda batzuen lapurretan adituak diren talde kriminal baten parte dira.
Iragan barikuko goizaldeko 04:00etan ertzainek Antzuola inguruan atxilotu zituen lau kideak, ustez herriko estankoan lapurreta burutu ondoren. Atxilotuek tabakoa eta herremintak zeramatzen gainean.
Barikuan ere, Ertzaintzak bilboko eta Bermeoko etxebizitzen erregistroak egin zituen, eta 400 tabako kaxa, zizailak, palankak eta barrak aurkitu zituen. Horrez gain, lapurretak egiteko ustez erabilitako bi auto ere konfiskatu ditu Ertzaintzak.