Roberto Limeresen argazkia da Arrolaren argazki lehiaketako irabazlea

Maider Arregi 2016ko ots. 18a, 09:55
Arrolak antolatutako lehen argazki lehiaketako irabazlea: 'Camino hacia las torres de Lavaredo'. Roberto Limeres

58 argazki aurkeztu dira Arrolak antolatutako lehen argazki lehiaketara. Mendia eta natura abiapuntu hartuta, Roberto Limeres argazkilariaren Camino hacia las torres de Lavaredo argazkiak jaso du lehen saria. Atzo arratsaldean banatu ziren sariak Torresoroan.

"Parte-hartze handia izan da lehengoz burutzen den lehiaketa izateko", diote Sergio Moreno eta Iker Aizkorbe epaimahaiko kideek. "Nahiko zaila izan da, baina, azkenean, Mendi astea ondoen deskribatzen duen argazkia irabazle izatea erabaki dugu".

Bigarren saria Lierni Zubillagaren Lasaitasunaren isla erretratuarendako da eta hirugarrena Ion Iturberen Aizkorri lanarendako. Lehiaketara aurkeztutako lanetatik 20 aukeratu dituzte erakusketan jartzeko. Olaranen izango dira ikusgai otsailaren 19tik 21era, 18:30etik 20:30era.

Filmak eta haurrendako jolasak

Otsailak 19, MendiTour, Bilboko MendiFilm jaialdiko hiru dokumental eskainiko dira: Dominica, High and mighty eta Eff lowe's Metanoia. Torresoran izango da emanaldia 19:30ean eta sarrera sei euro da. Arrolak antolatutako Mendi astea borobiltzeko, domekan mendi bizikleta irteera egingo dute Legazpiko gurutzetik barrena Arrolara. Herriko Plazatik irtengo dira goizeko bederatzietan.

Eta goizeko hamaiketan, haurrendako kirol jolasak izango dira eskolako gimnasioan eta patioan. Besteak beste, eskalada, orientazioa edo slackline kirolaz gozatu ahalko dute herriko gaztetxoek.

Bigarren saria:Lierni Zubillaga

Hirugarren saria: Ion Iturbe

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak