Lokatz artean egingo da Antzuolako 8 Miliak proba

Imanol Beloki Unamuno 2016ko ots. 12a, 11:00
Iazko lasterketan, korrikalari multzo bat.

Domekan izango da Antzuolako 8 Miliak probako laugarren edizioa, eta 262 korrikalarik eman dute izena. Aurreko urteetan moduan, lasterketako ezaugarriek ez dute aldaketarik izango, nahiz eta eguraldi nahasia eta bidea lokatzez beteta izatea espero duten antolatzaileek. Ibilbidea, Antzuolatik hasi, Irimora igo eta buelta izango da, urtero moduan.

Lasterketa 10:30etan hasiko da, eta bidearen desnibel positiboa 835 metrokoa izango da. Korrikalariek 13,8 kilometro egin beharko dituzte, eta hamaiketakoa Antzuolako eskolako patioan.

Aurtengo berritasuna

Lasterketa amaitzean egiten den hamaiketakoa korrikalarientzat izan ohi da, baina aurten ikusleak ere gonbidatuko dituzte antolatzaileek. Bestalde, lasterketaz gain, mendi astea ere antolatu dute Antzuolan. Hitzaldiak eta ibilaldiak izan dira, txikienak kirola egitera bultzatzeko helburuarekin, eta datorren astean ere hainbat ekintza egingo dituztela adierazi du Aritz Saidik, lasterketako antolatzaileetako batek.

Boluntarioentzat detailea

Aurreko urteetan moduan, 70 boluntariotik gora batu dira lasterketa egunerako, eta detailetxo bat jasoko dutela adierazi dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak