Kleopatra eta Arturo erregeak txokolate beroaz eta mozorro-festaz gozatu dute

Maider Arregi 2016ko otsailaren 9a

14 litro txokolate bero prestatu dute Landatxopeko erretiratuek. Aratuste-martitzeneko mozorro festan 77 lagunek parte hartu dute eta giro paregabeaz gozatu dute. Kleopatra bera ere Antzuolan bertan izan da. Arturo erregea, ye-ye neska hippy-ak, sevillanak, seiko urreak... imajinazio nahi adina mozorro izan dira Aratuste-martitzeneko protagonistak.

Mozorro onenaren saria Karmen Egañak jaso zuen mozorroagatik. Bigarren sarian, aldiz, berdinketa egon zen eta Herdoiza Leridak eta Migel Montorik eskuratu zuten

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak