Domekan egindako pintxo banaketako zozketako irabazlea 367 zenbakia da

Maider Arregi 2016ko otsailaren 7a

Aratuste-domekan,atzo, egindako pintxo banaketan saldutako txartelen zozketako zenbaki saritua 367 da; ordezkoa 369. Pintxo banaketan batutako dirua otsailaren 20an Herrera de la Mantxara egingo den Eltzikorta-ren eta preso politikoen aldeko martxako gastuei aurre egiteko izango da. "Antzuolako Ezker Abertzaletik eskerrak eman nahi dizkiegu Antzuolarrei, Herrerarako martxa antolatzeko modu batera edo bestera emandako laguntzagatik".

Zozketako saridunak 645716386 telefono zenbakian jarri behar dira harremanetan.

Martxara joateko interesa dutenek, aukera dute oraindik. Izena ematea doakoa da. Autobusean izena emateko jo Aitz Garbi tabernara edo bidali mezua antzuolakoezkerabertzalea@gmail.com helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak