Lehen zatian, hauteskundeen gaineko balorazioa egin zuten eta kongresuko balizko inbestiduretan hartu beharreko erabakiez jardun zuten.
Antzuolako komunitatea
Batzarraren bigarren zatian, Antzuolako komunitatea osatzen joateko pausuen inguruan hausnarketa ere egin zuten. EH Bilduk hobetu behar lituzkeen kontuez ere berba egin zuten bigarren zatian herritarrek.
Lan ildoak
Hirugarren zatian, EH Bilduko Udal taldearen aurtengo lan ildo nagusien inguruan hitz egin zuten: UEMArekin elkarlanean egingo den euskararen gaineko diagnosiaz, lehen sektorea indartzeko ekimenaz, ur parkeaz edo kale garbiketaz, besteak beste.