Tomax eta Muxugorri pailazoen abenturaz gozatzeko aukera egubakoitzean

Maider Arregi 2016ko ots. 2a, 15:07

Otsailaren 5ean, egubakoitzean, pailazoak izango dira Torresoroan: Tomaxen abenturak. Txipli-txapla. Bi saio izango dira: 17:00etan eta 18:30ean. Sarrerak salgai daude udaletxean eta liburutegian 3 euroren truke. Sarrerak soberan geratzen badira, saio aurretik ere jarriko dira salgai.

Sinopsia

"Abentura honetan Tomax eta Muxugorri hondartzara joango dira. Oholtzara igo baino lehen jendearen artean txiringito bat ikusi dute eta izozki ederra erosiko dute. Hondartzara iritsita Eva Mirentxu abestiarekin koreografia ikasiko dute. Baina begira! Itsas karakola bat!! Itsasoa entzuten da? Ez? Ahots batek Tomax super-sorosle bihurtu behar dela esaten du? Goazen uretara!! Igeriketa sinkronizatua egingo dugu? Eeeee kontuz marrazoarekin!!!! Orain umeekin arrantza jokoa egingo dugu. Eta gero txanperoa hartu eta olatuak hartzera!!! Kontuz, eraztuna itsas ondora erori zait. Berreskuratu behar dut!! Begira Tomax, itsas ondoan Doroteo olagarroa, Benantzio ezpata arraina, eta Anttoni antxoa bizi dira, eta oso haserre daude, haien parajeak plastikoz betetzen ari garelako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak