Taldeka, esaterako, Antxintxika Triatloi taldearendako izan ziren saririk potolonenak, bai duatloian eta baita triatloian ere egindako lan onagatik.
Bakarkako saioetan, Mikel Mujikak eta Mikel Ugartek triatloian eta Xabier Luis eta Iker Arkauzek duatloian, podiumera igotzeko aukera izan zuten. Mujika bigarren izan da triatloietan, eta Ugartek hirugarren postua eskuratu du (maila absolutoan) eta oñatiarra bigarrena izan da 23 urtez azpikoen artean. Iker Arkauzek berriz, hirugarren postuan amaitu du 23 urtez azpikoen duatloi sailkapena.
Emakumezkoetan ere sari handiena Antxintxikako ordezkari Lourdes Oiartzabalendako izan zen, zirkuituko urteko duatleta onena izan delako.
Eta beteranoen mailan ere aipamena Alejandro Altunarendako, Antxintxikakoa bigarren izan delako.