Aratusteak 2016

Santa Ageda, San Blas eta Aratusteak ospatuko dituzte asteburuan antzuolarrek

Maider Arregi 2016ko ots. 5a, 10:11

Ekintzaz beteriko asteburua datorkie antzuolarrei. Izan ere, Santa Ageda, San Blas eta baita ere Aratusteak, asteburuan ospatuko dituzte-eta.  

Otsailak 6, zapatua
San Blas eguneko ospakizuna, Basalde auzoko San Blas ermitan. 12:00etan meza eta ondoren salda eta txorizoa.

Otsailak 7, domeka

Santa Ageda ospakizuna, Txangala edo Galartza auzoko Santa Agedan, 12:00etan.

Aratuste-domeka, otsailak 7

Inauteri ospakizuna, Oinarinek antolatuta.

  • 10:00: Dantzarien kalejira. Bi talde ibiliko dira kaleetan zehar, bat plazatik gora, bestea plazatik behera: talde batek Sorgin-dantza egingo du. Talde horrekin batera ibiliko dira Hartza, Tximinoa eta Hezitzailea. Tximinoa bakarrik Antzuolan irteten den pertsonaia da. Beste taldeak Zuberoako makil dantza egingo du.
  • 12:30: Saio nagusia, Plazan eguraldi onarekin, Eskolako patioan euria eginez gero. Dantza hauek egingo dira: 1. Pexit 2. Txantxoak 3. Nesken Makil Txiki 4. Txankarranko edo Banako. 5. Kaxkarrotz 6. Gorulari Mixtua 7. Lantz eta Muxikoak 8. Brokel Dantza 9. Zuberoako Makil Dantza 10. Sorgin Dantza 11. Txulalai 12. Zazpi jauzi. Antzuolako inauterien berezitasuna eta informazio gehiago hemen.
  • 14:30: Bazkaria pilotalekuan. Ondoren, mozorro jaia eta Irulitza txarangaren saioa. Mozorro jaian nahi duenak har dezake parte eta nahi duena egin dezake: desfilea, koreografia… Talde onenarentzako saria egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak