Zapatuan, urtarrilak 30, parte-hartzeari buruzko saio irekia antolatu du Antzuolako Sortuk, 10:00etan Olaranen. "Aurrera eramaten gabiltzan saio hauen bitartez herrigintzan eragin nahi dugu, elkarte zein norbanako desberdinei honetarako baliabideak eta hausnarketarako guneak zabalduz. Antzuolarrondako parte-hartzea zer den eta nola parte hartu genezaken hausnartuko dugu, nola parte hartu izan dugun eta nola bermatu genezakeen gure zein gainontzekoen parte-hartzea", azaldu dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.