Abian da Arrolaren 'Mendi eta Natura 'argazki lehiaketa

Maider Arregi 2016ko urt. 25a, 14:36
Iazko irabazlea: Iker Aizkorbe

Arrolak Mendia eta Natura argazki lehiaketa antolatu du. Zuri-beltzezko zein koloretako argazkiak onartuko dira eta laborategiko edozein teknika erabil daiteke. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu arrolamt@gmail.com helbidera otsailaren 11 baino lehen. Egun horretan itxiko da epea.

Sariak: Irabazleak 170 euroko saria jasoko du; bigarrenak, 100 eurokoa eta hirugarrenak, 30 euroko (hamasei urtetik beherakoentzat berezia).

Erabakia: otsailaren 18an egingo da irabazlea publiko Olaranen; eta sari banaketa ekitaldia ere egingo da. Eta erakusketa zabalduko da otsailaren 21era arte.

Lanen aurkezpena: Jpg. formatuan aurkeztuko dira argazkiak 2MBko pisudunak. Argazkiekin batera izen-abizenak, telefonoa eta helbidea adierazi behar dira. 16 urtetik beherakoen kasuan adina.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak