Mikel Larrea eta Andoni Rodriguez gailendu dira Antzuolako mus txapelketako finalean

Maite Txintxurreta 2016ko urt. 24a, 21:02
Irabazleak, Jesus Kortabarria antolatzailearekin eta alkatearekin (Argazkiak: Mikel Lizarazu)

Zortzi bikote aritu dira gaur arratsaldean zehar Arin jatetxean egin duten saioan. Txapeldunek Euskal Herriko mus txapelketan lehiatzeko pasea irabazi dute gaur.

Giro polita izan da gaur arratsaldean Arin jatetxean. Aurten txapelketan hogeita hemezortzi lagunek eman dute izena guztira, eta azkenean horietatik zortzi sailkatu ziren gaur jokatu duten finalerako.

Mikel Larreak eta Andoni Rordriguezek osatutako bikotea izan da gaur onena, eta modu horretan, Euskal Herriko mus txapelketan jokatu ahal izango dute. Beñardo Kortabarria alkatearen eskutik jaso dute garaikurra.

Arratsaldeko laurak eta erdietan hasi dute gaurko kanporaketa, eta bi ordu pasatxoz izan dira jokatzen. Horren ostean, zazpietan sari banaketa egin dute.

Gaurkoan bigarren postua erdietsi dutenak Ion Madariaga eta Kepa Etxaniz gazteak izan dira, eta hirugarrenak, berriz, Ibon Zabalo eta Kepa Irizar.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak