Antzuolak eskura izan zuen berdinketa, baina azken errematea falta izan zitzaien

Xabier Urtzelai 2016ko urt. 24a, 12:52

Antzuolak 1-2 galdu zuen atzo Ikasberriren kontra. Kanpotarrak ondo aurreratu ziren lehenengo zatian (0-2) eta berdegunean ikusitakoagatik bazirudien bigarren zatian tartea handitu egingo zutela. Baina, baloi geldiko jokaldi batean Antzuolak tartea txikitu zuen, eta berdinketaren bila joan ziren. Azken bultzada falta izan zitzaien. Bestalde, Mondra eta Bergara esku hutsik etorri ziren kanpotik.

Sailkapenari begira Ikasberriren kontra puntu bat batzeak ez luke aparteko eraginik izango. Baina, moralki gora egiteko puntu baliotsua izango litzateke. Bada, horretan ahalegindu baziren ere Antzuolak ez zuen sari hori jaso atzo, Estalan. Eta berdegunean ikusitakoagatik ezin da esan emaitza justua ez denik, Ikasberrik partidua errazago irabazteko merituak egin zituelako. Baina, aukera horiek aprobetxatu ez, eta bigarren zatian erasoan izandako aukera apurretakoa gol bilakatu zuten etxekoek (1-2). Hor berpiztu ziren antzuolarrak, partidua berdintzeko ahalegina egin zuten, eta lehia amaitzeko minutu gutxiren faltan izan zuten horretarako aukerarik. Baina izandako erremate apurrak kanpora, edo defentsen gorputzera joan ziren.

Mondra eta Bergara esku hutsik 

Etxetik kanpora jokatu duten Mondrarendako eta Bergararendako ere ez da jardunaldi positiboa izan. Mahoneroek 3 gol jaso zituzten Tolosan (3-0), eta Amaikak Bat liderra estutzeko borrokan Mondrak atzerapausoa egin zuen, Lagun Onaken kontra 2-1 galduta. Aretxabaletak, ostera, arratsaldean jokatuko du (16:30) zestoaren kontra. Hemen sailkapena.

Hirugarren mailan, Aretxabaletak berdindu 

Aretxabaletak, ostera, Durangoren kontra 1-1 eginda puntu bat ekarri zuen etxera. Hemen sailkapena. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak