Domekan erabakiko da zein bikote den mus txapelduna

Maider Arregi 2016ko urtarrilaren 22a

Balorazio oso positiboa egin du Antzuolako mus txapelketako antolatzailea den Jesus Kortabarria Kaxeta-k: "38 bikotek parte hartu dute aurten txapelketan eta oso pozik gaude jende asko gerturatu delako musean jokatzera. Giro eta parte-hartze bikaina izan dugu eta finalean ere giro berbera izatea espero dugu". Herriko mus txapelketako finala 16:30ean Arin jatetxean jokatuko da domekan. Eta irabazleak Euskal Herriko mus txapelketan lehiatuko dira, hain justu ere.

 


Finaleko bikoteak
Zortzi bikotek neurtuko dute jokorako abilezia: Txarli-Supi, Ibai-Julian, Beko-Asier, Gotzon-Xabi, Serafin-Anselmo, Ibon-Kepa, Kepi -Txini eta Andoni-Mikel dira finalistak.


Euskal Herriko txapelketa
Herriko finala irabazten duen bikoteak Euskal Herriko txapelketa edukiko du erronka.
Final nagusia, aldiz, Urdiñarben, Zuberoan, jokatuko da martxoaren 5ean. Eta zazpi herrialdetako finalak otsailaren 20an jokatuko dituzte herrietan sailkatu diren ordezkariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak