Sinopsia
Gizona bisitatzera ospitalera joan eta gizona falta! Horrela abiatzen da Oñatiko Pake Leku erretiratuen elkarteko antzerki taldearen antzezlana. Ospitale batean kokatuta dagoen antzerki pieza da. Ebakuntza-gelan gertatutako mediku akatsak eraginda, gaixo baten familiak ebakuntza horren ardura duten medikuak epaitegietara eraman nahi ditu. Eztabaida, gaizki ulertu eta nahaspila dezenteren ondoren, gaia konponduko da. Horrek batzuen poza eta beste batzuen desengainua sortuko du.
Internet ikastaroa
Landatxope elkarteak otsailerako antolatu du Internet ikastaroa. Izena urtarrilaren 30era arte eman daiteke. Hamahiru lagunendako lekua dago soilik eta bazkideek izango dute izena ematerako garaian lehentasuna.