Aratusteak 2016

Aratusteetako bazkarira joateko sarrerak salgai

Maider Arregi 2016ko urt. 20a, 15:16

Otsailaren 7a ospatuko dute Antzuolarrek Aratuste domeka. Ohiturari eutsiz, dantzariak goizean hasiko dira kaleak alaitzen, tximinoa, hartza eta hezitzailea lagun dituztela.
Plazako dantzarien saioaren ostean, 14:30ean, herri bazkaria izango da eta bi menu egongo dira aukeran. Txartelak udaletxean eta liburutegian  daude salgai.

Menuak

- 10 euro: makarroiak tomate eta txorixoarekin, solomoa arrautzaztatua chip patatekin eta izozkia.

- 15 euro: pasta salteatua barazkiekin, masaila txanpiñoi eta patatekin, eta hostopila izozkiarekin. Ardoa, sagardoa, ura, kafea, infusioak.

Txartelak salgai egongo dira udaletxean eta liburutegian. Txartelak erosteko azken eguna da: otsailak 1, astelehena. Bazkal ostean Irulitza txarangaren saioa izango da.

OHARRA: Bazkarian parte hartuko dutenen artean aurrera aterako da bazkaria. hala, lanerako ere jendea behar da eta txartela hartzen duten hamar lagunetik bik lan egingo dute mahaiak zerbitzatu eta muntatzeko. Baita dena jasotzeko. Muntaia 13:30ean egingo da frontoian.

Herritarrekin dantzan
Bestalde, Oinarinek herritarrak dantza egitera animatu gura ditu. Hala, martitzenetan 20:30etik 21:30era egingo dituzte entseguak Sorgin dantza eta Makil dantza ikasteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak