Domekan, hamar bikote elkartu ziren Eperra elkartean eta azken kanporaketa honetan bi bikote sailkatu ziren: Kepi eta Txini eta Andoni eta Mikel. Hala, aurrez aipatutako bikoteak, eta atzo sailkatu ziren bi bikoteek jokatuko dute finala Arin jatetxean urtarrilaren 24an.
Txapelketan guztira, 38 bikote izan dira eta guztira zortzi bikote sailkatu dira. Urtarrilaren 24an jakingo da nor den Antzuolako bikote garailea. Jesus Kortabarria Kaxeta-ren esanetan: "Oso pozik gaude partaidetzarekin, jende asko gerturatu da musean jokatzera, eta giro aparta izan da gainera".