Aratusteak 2016

Oinarinek Aratusteetako dantzak ikasteko entsegu irekiak antolatu ditu

Aurtengo Aratusteak otsailaren 7an, domeka, ospatuko dira. Hala, Oinarin dantza taldeak Aratusteetako dantza saioak ikasteko entsegu irekiak egingo ditu hurrengo asteetan. Lehen entsegua urtarrilaren 16an, zapatua, egingo da.

Helduok bi dantza eskainiko dituzte eta  bi ordutegi izango dituzte entseguek: 11:00etan Sorgin dantza eta 12:00etan Luzaideko Makila dantza. "Herritarrak plazara irteteko aukera paregabea izan ohi da data hau eta aprobetxatu! Lotsak utzi eta euskarari abesturikoak aintzat hartuta: 'Plazara, herritarrak euskaldun irakasle eta ikasleok, dantzara!", adierazi dute Oinarinetik.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.