Ez dot moztuko bizarra taldeak urtarrilaren 9an Bilbon eta Baionan egingo diren manifestazioak babesteko eta antzuolarren elkartasuna adierazteko argazkia atera zuen abenduaren 31n.
Sarek deituta Mugi daitezen harriak lelopean manifestazioa egingo da zapatuan, urtarrilaren 9an, Bilbon eta Baionan. Euskal presoen etxeratzea aldarrikatzeko eta haien eskubideen alde deitutako manifestazioa izango da. Manifestazioa 17:00etan hasiko da. Bilboko Manifestazioaren ondoren hartuko dute antzuolarrek itzulerako autobusa.