Emilio Olabarria jeltzaleak hitzaldia eskainiko du Olaranen

Maider Arregi 2016ko urtarrilaren 11

Hauteskunde ondoren, Euskadin zer? hitzaldia ematera etorriko da Emilio Olabarria jeltzalea urtarrilaren 14an. Gazteleraz eskainiko du hitzaldia 18:30ean Olaranen.

Emilio Olabarriak zazpi lege aldi egin ditu Madrilen Arabako EAJren Diputatu bezala (III-IV-V-VI-VIII-IX eta X). Beraz oso ondo ezagutzen ditu bertako Parlamentua eta parlamentariak. Azken hauteskundeen inguruan izandako emaitzei buruz hitz egingo du; baita ustezko gobernu aukeren inguruan ere. Aldi berean Euskadik lau urteko lege aldi berriaren inguruan dauzkan aukerak eta mehatxuak ere zeintzuk diren identifikatuko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak