Otsailaren 14an egingo da Antzuolako 8 Miliak lasterketa

Maider Arregi 2016ko urt. 5a, 11:58

Urtarrilaren 8an irekiko da 8 Miliak lasterketako izen ematea ofizialki. Baina, herritarren parte-hartzea bultzatzeko asmoz, doako hamar izen-emate zozketatuko dira antzuolarren artean. Bertan parte hartzeko e-maila bidali behar da izen-abizenekin eta kontakturako telefono zenbaki batekin antzuolako8m@gmail.com helbidera.

Doako izen emateak urtarrilaren 8an, egubakoitza, 14:00etan zozketatuko dira. Irabazleak telefonoz eta facebooken jakinaraziko dira. Izen-ematea ofizialki urtarrilaren 8an zabalduko da herrikrosa.eus webgunean, 20:30ean.

Egitaraua

Aurten lasterketa egingo den astean,  hitzaldiak eta ibilaldiak antolatuko dituzte. Hauxe eguneko egitaraua:

- 10.30: A8M Helduen Mendi Lasterketako Irteera. 16-17 urteko gazteek parte hartzeko gurasoen baimena sinatuta bidali behar dute antzuolako8m@gmail.com helbidera.

- 11.00: A8M Minimotoen lasterketa (txikienentzako). Plastikozko motortxoa eta kaskoa parte-hartzaileek ekarri beharko dute eta sinatutako gurasoen baimenak bertan jasoko dira. Froga bakoitzaren ostean hamaiketakoa egongo da guztientzat (lasterkari, ume, zein ikusleentzat)

- 13.00ak inguruan, sari banaketa.

 

Antolatzaileek  lan ezberdinetarako boluntarioak behar direla diote. Denetariko lanak izango dira, baina ez konplikatuak (bidea markatu, gurutzeak egin, horniduretan egon etab.) Laguntzeko prest daudenak  e-mail bat izen abizenekin antzuolako8m@gmail.com helbidera bidali behar dute edo  herriko taberna ezberdinetan jarrita egongo diren orrietan izen abizenak jarri behar dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak