Urtea bukatzeko eta hasteko, antzuolarrak kirolez bustiko dira

Maider Arregi 2015ko abe. 11a, 08:00

Abenduan eta urtarrilean herrian kirolaz gozatzeko aukera izango da. Hala, Gabonetako lehen krosa egingo da urtea bukatu aurretik eta urtarrilean, 24 orduko areto futbol txapelketa berreskuratuko da.

 

Gabonetako krosa

Antzuolan ez da inoiz Gabonetan krosik egin. "Gabonetan ere kirola bultzatu gura genuen herritarren artean; abenduaren 26an, San Esteban eguna, herrian mugimendu handia egoten dela aprobetxatuta, krosa antolatu dugu", azaldu du Kirol zinegotzi Garazi Larreak. Adinaren arabera, hiru txandatako irteera eta ibilbidea izango du krosak: 5 eta 8 urte artekoak, 17:00etan; benjaminak, alebinak eta infantilak, 17:15ean; eta kadeteak eta helduak, 17:45ean. Irteera gimnasiotik izango dute. "Izena abenduaren 20a baino lehen ematen dutenek izena dortsalean eramateko aukera izango dute. Egunean bertan ere eman ahalko da izena". Festa polita izango dela dio Larreak. "Parte-hartzaileen artean Ternua etxeko kirol materiala zozketatuko da", gaineratu du.


Areto futbola

Berriro berreskuratu da 24 orduko areto futbol txapelketa. "Urte pila batean galduta egon da 24 orduko areto futbol txapelketa; eta gazte batzuen ideia hartuta AKEk antolatzeko erabakia hartu du, Udalaren laguntzarekin". Urtarrilaren 2an, zapatua, egingo da pilotalekuan. Izena liburutegian, udaletxean, gaztetxean eta gazte txokoan eman daiteke. Prezioa: 10 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak