Jon Ugarteburu: "Euskara bultzatzeko beharrezkoa da udaletxean ere euskaraz jardutea"

Maider Arregi 2015ko abe. 3a, 15:00

Udal aktak euskara hutsean bidali izanagatik helegiteak aurkeztu zituen iaz Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari, Carlos Urkixok, Bergarako, Elgetako, Antzuolako eta Oñatiko udalen aurka. Irailean, Bergara eta Elgetako udalen aldeko epaia jakinarazi zuen Donostiako Auzitegiak. Oñatiko Udala oraindik erantzunaren zain dagoen bitartean, Antzuolakoak aldeko sententzia jaso berri du:

Aktak euskaraz bidaltzearen aldeko sententziarekin pozik azaldu da Antzuolako Udala. Jon Ugarteburuk, Euskara eta Gazteria zinegotziak, modu positiboan hartu duela Donostiako epaitegiaren ebazpena dio. Elgeta eta Bergarako udalen aldeko sententziak jakinda, esperantza bazeukala azaldu du Ugarteburuk. Euskara zinegotziak gaineratu du, Antzuolako Udalean euskaraz funtzionatzen dutela, bai batzordeetan edo udalbatzarraren bilkuretan. Antzuolarrek naturaltasunez euskaraz jarduten dutela egunerokoan dio. Hala, logikoena aktak hizkuntza horretan, euskaraz bidaltzea dela, alegia.

Urkixoren helegiteak

Udal aktak euskara hutsean bidali izanagatik helegiteak iaz aurkeztu zituen Espainiako Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari, Carlos Urkixok, Bergarako, Elgetako, Antzuolako eta Oñatiko udalen aurka, hain justu ere. Irailean, Bergara eta Elgetako udalen aldeko epaia jakinarazi zuen Donostiako Auzitegiak. Orain, Antzuolako Udalak jaso du aldeko epaia esan moduan. Oñatiko udala ordea oraindik erantzunaren zain dago. Aipatu Carlos Urkixok galdutako epaiketen kostua beregain hartu beharko duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak