Aiherran ospatuko da aurtengo senidetze festa

Maider Arregi 2015eko azaroaren 30a

Aiherrako eta Antzuolako alkate ohia, Ima Beristain, senidetzaren 30. urteurrenean

Aiherra-Antzuola senidetze eguna, Aiherran ospatuko da aurten abenduaren 19an, domeka. Autobusa arratsaldeko lauetan irtengo da Antzuolatik eta gaueko hamaikak aldera bueltatuko da. Izena eman gura duenak udaletxeko harreran edo liburutegian eman dezake. Jarraian prestatutako egitaraua:

 

 

Programa:

  • 16:00- Hazparneko Bob’s Beer garagardoa ekoizten duen enpresaren bisita.
  • 19:00etan Aperitifa herriko Gozategia ostatu aitzinean.
  • Ondotik txarrangaren atzetik Denen Etxera.
  • 20:00etan kantu afaria, Kiki Bordatxoren eskutik. Aiherra-Antzuola dokumentaleko azken grabazio uneak filmatuko dira kantu afarian.
  • 21:00etan: dokumentalaren agerpen publikoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak