Euriarengandik babestuz, gaztainerre jana egin dute Landatxopen

Maite Txintxurreta 2015eko azaroaren 21a

130 pertsonatik gora bildu ziren atzo Torresoroan Landatxope jubilatuen elkarteak antolatutako hitzorduan. 115ek eman zuten aurrez izena, eta horietaz gain boluntarioak ere izan dira lanean. Kanpoan hotza eta euria egiten zuela-eta, arratsaldea lagunartean pasatzeko modu ezin hobea izan da antzuolar erretiratuek. Bi euroren truke, edaria, mingain ogitartekoa, gaztainak, kafea eta pastak dastatu zituzten bertaratutakoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak