Xabier Lizaso (Orio, 1965) autodidakta da eta bere kabuz ikasi zuen pianoa jotzen. Gerora, bere formakuntza osatu zuen Donostia, Sevilla, Londres eta Varsoviako musika kontserbatorioetan.
'Izeba tekla'
Domekako ikuskizun musikatuan, Lizaso piano-jotzailea ez da protagonista izango. Belarria eta arreta lantzeko bost joko proposatuko ditu eta taldeka naiz bakarka egin beharko ditu ikusleak joko horiek. Lizasok dio, familia osoarendako ikuskizuna dela eta kantuan joango direla haurrak eta gurasoak etxera.
Txistulariak kalez kale
Txistularien kalejira egingo da domekan Santa Zezilia, musikarien eguna, ospatzeko 19:00etan.