Domeka iluntzeko jolas musikala, 'Batuta'-ren zuzendaritzapean

Jon Berezibar 2015eko azaroaren 16a

Haurrentzako txotxongilo ikuskizuna da Batuta eta miresmenez bete zuen Taun Taun taldearen lanak, familiek bete zuten Torresoroako aretoa. Musika klasikoko piezen musikarekin osatutako ikuskizuna da Batuta, musika eta jolasak lagun.

Batuta eta Notatxo dira ikuskizuneko protagonistak eta Bach, Hendel ala Tchaikovskiren musikarekin, tren geltoki baten kokatzen da istorioa. Musika garaikideagoak ere badu tokirik Itsaso Azkarate eta Karlos Odriozolaren irudimenetik jaiotako lanak. Iñaki Mata antzuolarrak osatzen du antzezle taldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak