Lehenengo ping-pong mahaia jarrita dago pilotaleku txikiaren alboan. "Proba gisa jarri dugu eta materiala gogorra dela ikusita berdina den bigarren mahaia ere laster ipiniko dugu", azaldu du Antzuolako alkateak. Herriko gaztetxoek gustura hartu dute ping-pong mahaia eta eskolatik irteten direnean ere bestelako jolas bat egiteko aukera dutela orain diote.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.